Gaur hasi eta azaroaren 22ra arte akuarela-erakusketa bat egiten dut Lekeitioko Barandiaran Aretoan. Berriz ere margozten hasi naizenetik nire lehen erakusketa da eta ilusionatuta bezain urduri nago, jendea joango ote den eta gustatuko ote den.
Erakusketa antolatzeko Lekeitioko Udaleko Kultur Erakundean asko lagundu didate, nire artelana erakusketa bat egiteko mailakotzat hartu duten momentutik. Eskertu nahi diet Naia Ugartetxeari eta, batez ere, Gotzone Endeizari eman didaten laguntza guztiagatik.
Animatzen bazarete, badakizue: azaroaren 10etik azaroaren 22ra. Aste bitartean Turismo Bulegoko orduetan. Asteburuetan 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara.