
Deuston jaio nintzen, Bilbon, 1959an. 90eko hamarkadan hasi nintzen margozten, Gasteizen, nire aisian. Juanjo Sampedroren estudioan ikasi nuen urte batzutan, Juan Arroyorenean hil bazutan eta Evencio Cortinarekin aste batzutan.
2015etik aurrera Euskal Akuarelarien Elkarteko kidea naiz. Asko ikasten dut nire kasa baina aukera izanez gero maisu handiekin ere ikasten dut. 2015etik hona akuarela-mintegiak egin ditut Keiko Tanabe-rekin eta baita Idoia Lasagabaster eta Jose Luis López “Kubi” eta Frutos Casado de Lucas-ekin. Michal Jasiewicz akuarelista handiarekin astebeteko mintegi luze bat egiteko pribiliegioa izan nuen. Eta Igor Sava akuarelista bikainarekin ere beste astebeteko mintegia egin dut.
Bakarkako Erakusketak:
Barandiaran Aretoa, Lekeitio: “Lekeitio, ura eta kolorea”, Sala Barandiaran, 2015eko azaroa
Barandiaran Aretoa, Lekeitio: “Gran Viatik Arranegira”, 2016ko azaroa
Bar la Estación de Neguri, Getxo, “Obras de Juan Isasi”, 2017ko abendua-2018ko urtarrilla
Club Marítimo del Abra-RSC, Getxo: Copa Gitana izeneko belauntzi-lasterketaren inguruko erakusketa, Uztailean.
Barandiaran Aretoa, Lekeitio: “Lekittotik Lekittora. Juan Isasiren akuarelak”. 2018ko Uztailaren 3tik 8ra.
TaldekakoErakusketak:
Sala Lumbreras, Bilbao: Euskal Akuarelarien Elkartearen Eguberritako erakusketak (2015, 2016, 2017, 2018, 2019)
Barrena Kultur Etxea de Ordizia: Euskal Akuarelarien Elkartearen erakusketa, 2016ko maiatza
Sala Torrene Aretoa, Algorta: Euskal Akuarelarien Elkartearen erakusketa, 2017ko otsaila
Museo Bolivariano de Arte Contemporáneo, 6ª trienal internacional de acuarela de Colombia, 2108an (Lehen Saria)
Sariak: “Alfredo Guati Rojo” Lehen Saria, Museo Bolivariano de Arte Contemporáneo, 6ª trienal internacional de acuarela de Colombia, 2108.
Akuarela oso bitarteko zaila da baina magia berezia dauka. Ezin da zeharo kontrolatu azken emaitza; are gehiago ez da komeni zeharo kontrolatzea, oso emaitza zurruna aterako ez bada. Kolore-ura bere kasa mugitzen da eta zerbaiten bila bazabiltza ere, sekula ere ez dago jakiterik zer aterako den zehatz-mehatz.
Ikusten dudana margozten dut eta argi ezberdinek gai bera eraldatzeko eta mila zertzelada eta irudi ezberdin emateko duten ahalmena bilatzen dut beti, margolariaren begiradaz. Momentu iheskor horiek nire argazki-kamaraz jasotzen ditut (zorionez mugikorrean beti daramagu kamara bat) eta, gerora, etxeko estudioan margozten ditut argazki batean edo gehiagotan oinarrituta.
Nire aisian margozten dut; ez naiz profesionala, “oraindik ere”, pentsatu nahi dut nire kolkorako; baina hori nire margo-lanaren arrakastaren eskutan geratuko da, zuen eskuetan, azken finean.